- Bloga sortuko dugu lehenengo saioan, hau da, bloga era bat eginda egongo da, baina ikasleei aurkeztuko diegu bloga, beraiekin egingo dugu diseinua, eta beraiekin aukeratuko ditugu pestainetako estilo musikalak eta bere barnean jarriko ditugun bideoak. Azalduko diegu blogaren funtsionamendua, nola egin behar diren sarrerak eta aportasioak. Helburuak, ikasleen arreta deitzea blogarekin, blogaren funtsionamendua uler dezaten, eta parte hartzea.
2. SAIOA
- Bigarren saioan, muvie maker "programa" -rekin egindako bideo batzuk erakutsiko diegu, azalduko diegu honekin nola prestatu ahal diren bideoak musika desberdien eraginarekin, hau da bideo edo argazki berdinak erabili ahal ditugu, baina musikarekin ikusputua alda daiteke. Ondoren, abesti bat aukeratuko dute eta bideoklipa osatuko dute bideo edo argazkiekin batera. Baina aurretik aukeratu behar dute musikaren arabera bideo "indartsua", "tristea".... nolakoa izango den beraien bideoklipa.
3. SAIOA
- Saio honetan, Prezi baten bidez musika estiloekin sartuko naiz aurkeztera, google presentation aplikazioarekin sakonduko dugu estilo desberdinetan, eta Glooveshark aplikazioa erabiliko dugu, estilo musikal hauen abeslarien abestien entzunaldiak egiteko. Ondoren estilo musikal bat aukeratu beharko dute, esta estilo musikal horretan sakonduko dute, eta google presentation-rekin aurkeztuko dute.
4.SAIOA
- Saio honetan, Camtasiaren bidez tutorial bat prestatuta izango dugu, eta tutorial honekin erakutsiko diegu Glovesharkren funtzionamendua, azalpena egin ondoren, sartu behar dira, eta bakoitza bere playlist osatu beharko du.
5.SAIOA
- Musika gure egunerokotasuean edozein lekutan ikus dezakegu, honekin hasiko gara hizketan ikasleekin eta Prezi baten bidez erakutsiko diegu adibide batzuk, ondoren bloggean sartuko gara aportazioak ikusteko, eta denbora utziko dugu eskatutako ekintzak amaitu dezaten, gero batzuk klase aurrean aurkeztuko dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario